XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Aitorr eta Igarrlariyen izenean; Apostolu ta Ebanjelariyen izenean; Odol-emaille ta bestelako Doitsuben izenean; Praile ta Bakartarr Doitsuben izenean; Nesk-autsikabe-garbi Doitsuben izenean; eta Zeruko Doitsu guztiyen izenean... gorputzatikan irten: zure egon-lekuba gaurr zeruko atsedenean izan bedi, ta zure bizitegiya Sion Doitsuban.

Jesukristo gure Jaun beragatikan. Alaxen.

ESKARIYA.

Zure errukitasun ugariyai begiratu-ta, ondo damuturik daudenen obenak barkatu, ta beren okerkeri guztiyen kutsu-aztarnak barkamenen bidez garbitzen dituzun Jainko errukitsu-gogobera! Zure mendeko oni N. ondonaiz begiratu, ta bere oben guztiyen barkamena iristeko egiten dizun eskariya entzun.

Bere argaltasunak galdu-ondatu edo deabruaren maltzurkeriyak zikindu duban guziya berritu ezazu, ta orrela erositako alderdi au Eliz Ama Santubaren gorputzari itsatsi zayozu.

¡Jauna! onen adi ta negarraz samurrtu zaite; ta zure errukitasun uts-utsagan bere ustea duban oni, barkamen-laztan gozo-zoragarri bat emayozu.

Jesukristo gure Jaunagatikan. Alaxen.